Patxi Lopezen gobernua estu helduta dauka PPk lehen egunetik, eta ondo daki bigarren honek egoeraz baliatzen. Oraingoan 5 milioi euro exijitu dizkio PSEri, EAEko 2012ko aurrekontu orokorretan kontenplatuta egon daitezen Gasteizko Udalarentzat. Zertarako erabiliko dituen Gasteizko Udalak milioi horiek? Bost axola: "EAEko hiriburu" gisa EAEko herritarrok ordainduko duguna kanona besterik ez da.
Arabako PPk hainbat exijentzia egin dizkio Jaurlaritzari, datorren urteko aurrekontuetan babesa jaso ahal izateko. Javier Maroto Gasteizko alkateak honako hauek aipatu ditu:
Horrarte, konparagarria izan daiteke EAJk Espainiako Kongresuan azken legegintzaldian izan duen jokaerarekin, nahiz eta hor ere desberdintasun bat egin beharko litzatekeen: EAJk inbertsioak lortu ditu berak kudeatzen ez dituen instituzioentzat (Jaurlaritza, esaterako), eta PPk, berriz, berak kudeatzen duen Udal batentzat baino ez du egiten eskaria; alegia, Legebiltzarrean duen indarra bere alderdiko gainontzeko instituzioetara dirua bideratzeko erabili du. Izan ere PPk iaz Patxi Lopezi egindako exijentzia oso bestelakoa zen: austeritatea. Garai hartan Patxi Lazcoz (PSE) zen Gasteizko alkate.
Edonola ere, PPk aurrekontuetan haginkada eman dio Jaurlaritzari, Gasteizen alde. Inbertsio batzuk egiteko, alde batetik... eta auskalo zertarako, bestetik, "hiriburu" izateak kanon bat kobratzeko eskubidea ematen diolakoan. Eta ez zait bidezkoa iruditzen, hiriburu izatea ekonomikoki onuragarria litzakeelako, hala balitz (1); eta gainera, Gasteiz ez delako EAEko hiriburu (2). Bi arrazoi horiek labur azaltzen saiatuko naiz:
Eta PP alderdiari egingo diot erreferentzia hemen ere: izan ere Malagako PPko Francisco de la Torrek "esan zuen Malaga prest egongo litzatekeela kanon bat ordaintzeko": http://www.huelvainformacion.es/article/andalucia/897731/quotmalaga/incluso/pagaria/canon/por/ser/la/capital/andaluciaquot.html Andaluziako hiriburu izatearen truke. De la Torreren hitzetan, hiriburu izateak lanpostu publikoak sortzen ditu, eta hortaz, krisiak ez du hain latz jotzen enplegu horiek mantendu egiten dituelako administrazioak. Udalari gastu handiegirik sortu gabe, inbertsio publikoak erakartzeko gaitasuna ematen dio hiriari.
Askok aurkakoa pentsatu arren, Gernikako Estatutuak (pdf) ez du, nik dakidala, Gasteiz EAEko hiriburu aitortzen. Lehendakaritza, Eusko Jaurlaritza eta Eusko Legebiltzarra Gasteizen daude, bai... baina oker ez baldin banago, horixe da dena: inon ez da esaten Gasteiz hiriburu denik.
Aurretik esandakoarekin, honen inguruan uste dudana lau tuitetan laburtu beharko banu, zera esango nuke:
Patxi Lazkoz alkate ohia sutan egongo da. Bera saiatu zen kanon hori lortzen baina Patxi Lopezek behin eta berriro uko egin zion.
Hala ere Idoia Mendiak atzo esan zuen 5 milioi euroak ez direla kanon bat izango, gastatu ez diren beste dirulaguntza batzuk baizik.
Gasteizen.com-en.