Teknologia albisteak

Nerea: hamabigarren argitaletxea Gurebook.com-en

Erabiltzailearen aurpegia
Gurebook.com
2011-11-26 : 15:11

Sarrera berria dugu Gurebook-en. Nerea, argitaletxe donostiarra da, hain zuzen, Gurebook.com-eko hamabigarrena. Hemendik aurrera, beraz, Nerea argitaletxe bereziaren argitalpen digitalak gure atarian izango dira eskuragarri, e-liburuen eskaintza aberastu eta katalogoa zabalduz.

1987. urtean sortu zen editorial independentea da. Itzal handia dauka arte-liburuak argitaratzen eta arkitekturaren, diseinuaren eta zaharberritzearen inguruko liburuak ekoizten, eta sari ugari jaso ditu horregatik. Edizio mugatuak, bereziak, eta proiektu pertsonalizatuak erakunde nahiz enpresentzat. Horiek osatzen dute gure katalogoa, betiere kalitateari eta edertasunari begira.

Gurebook-en aurki daiteken NEREAren lehen e-liburua:

  • Historia de España I: La Antigüedad.

Laster, bertako e-liburu gehiago eskaintzeko aukera izango dugularik. ONGI ETORRI!

Erantzun

Sartu