Teknologia albisteak

Zergatik dut nik horrenbeste eta beste batzuek horren gutxi?

Erabiltzailearen aurpegia
Gazteaukera
2011-11-27 : 11:11

Nola bildu ditzakegu Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren baitan partaide izan diren euskal gazteen bizipenak?

Aurten ere, ehun bat gaztek Afrika, Asia eta Amerikako herrialde ezberdinetara joateko hegazkina hartu zuten uztailean. Ez ziren oporretan joan, beraien helburua garapenerako egitasmoetan parte hartzea zen; hiru hilabetetan ikusi, ikasi eta ahal zuten neurrian laguntzea.

Urteotan programatik pasatako gazteek aho batez adierazi digute bizitakoak betirako aldatu diela mundua ikusteko era. Pozik gaude horrela bada.

Bideo honek lankidetza programan parte hartu, edo eta, lagundu duten guztientzako omenaldi bat izan nahi du, eta baita, belaunaldi berrietako gazteentzako pizgarri bat ere. Mundua ederra delako, egin dezagun ederragoa!

Euskadiko Gazteak Lankidetzan

Erantzun

Sartu