Euskal Wikipediaren edizio-maratoia Durangoko Azokan, abenduaren 6an
2011-11-25 09:11
Maratoiari hasiera emateko Euskal Wikipediaren proiektua aurkezteko hitzaldia eta itzulpen automatikorako tresnari sarrera txiki bat egingo zaio.
Ekitaldiaren zati nagusia praktika izango da: edizio-maratoia. Egunean zehar, 10:30etik 19:30era bitartean, Durangoko Azokan bertan, partaideak Wikipedian zuzenean editatzen ikasiko du, saioan bitartean tutoreak laguntzeko izango baititu.
Izan ere, norberaren ekarpena euskarazko wikipedian bere jakintza arloko artikulu eta edukiak sortu edota eguneratzea da, modu gidatu batean:
- Wikipediako arduradunek zure jakintza alorreko artikuluen zerrenda atera dezakete, hutsuneak detektatzen laguntzeko.
- Aldi berean, bestelako hizkuntzetan dauden artikulu eta edukien berri ere eman dezakete.
- Amaitzeko, edukiak automatikoki itzuli eta Wikipediara igotzeko aukera ere emango digute.
Parte hartzeko interesa daukan edonori irekita dago. Hori bai, norberak bere ordenagailu eramangarria ekarri beharko du.
Animatu zure ingurukoak ere!
Erantzunak kargatzen...