Teknologia albisteak

Sagardo Asteko argazki lehiaketako sari banaketa eta erakusketaren inaugurazioa

Erabiltzailearen aurpegia
Kizkitza Ugarteburu
2011-11-25 : 15:11

Igartubeiti Baserri Museoak, baserriaren arkitektura eta eguneroko bizimodua ezagutzeko guneak, IV. Argazki Lehiaketa antolatu du 2011ko Sagardo Asteko ekitaldien barne, Argazki eta Ikatza Argazkilari elkarteen lankidetzarekin.
Azaroak 26, larunbatean, eguerdiko 12:00etan banatuko dira sariak eta erakusketaren inaugurazioa burutuko da.

Argazki lehiaketan, guztira 20 partehartzaileek, 15 helduk eta 5 gaztek, eman dute izena:

Juan Joxe Agirre
Malen Aiastui
Mikel Aiastui
Joseba Arrizabalaga
Julen Auzmendi
Jon Elosegi
Miryam Galilea
Garbi�e Insausti
Unai Larra�aga
Irati Madina
Imanol Manterola
Amalia Martin
Josean Morlesin Damian
Josean Morlesin Mellado
Pello Mujika
Guillermo Murciego
Mikel Okariz
Oliver Perez
Beatriz Ruiz
Ane Sarasketa

Gorka Salmeron, argazkilariak,Ikatza elkarteko Carlos Mediavillak eta Ascen Gonzalezek, Argazki elkarteko kideak osatu dute epaimahaia.

Helduen kategorian jasoko dituzten sariak:

Argazki bildumarik onenari: 150 � eta baserri produktuez osatutako saskia.
Bigarren argazki bilduma onenari: 120 � eta baserri produktuez osatutako saskia.
Hirugarren argazki bilduma onenari: 100 � eta baserri produktuez osatutako saskia.

Gazteen kategoriako sariak:

Argazki bildumarik onenari: 80 �
Bigarren argazki bilduma onenari: 60 �
Hirugarren argazki bilduma onenari: 50 �

Ekitaldian, argazkien proiekzioa ikusteko aukera izango dugu.
Sari banaketaren ondoren, luntxa eskainiko da.

Egitaraua:
Sari Banaketa
Proiekzioa
Luntxa

Argazki erakusketa 2012ko urtarrilaren 8rarte izango da ikusgai.

Erantzun

Sartu