Teknologia albisteak

Nazioen Munduak antolatu zuen mosaikoaren bideo editatua

Erabiltzailearen aurpegia
Nazioen Mundua- Erabakitzeko Eskubidearen Aldeko Goierriko Herri Ekimena-
2011-12-18 : 09:12

Gipuzkoako Goierriko Nazioen Mundua ekimenak bideo bat egin du uztailaren 2an Larraitzen egin zuten mosaikoarekin.

Nazioen Munduak autodeterminazioaren aldeko giza mosaikoa egin zuen Larraitzen, joan den uztailAREN 2an. 1.300 lagunek parte hartu zuten ‘Gero eta argiago’ jaialdian, ekitaldian; denen artean, ekimen koloretsua eta ikusgarria osatu zuten. Larraizko belar soro batean bildu eta hainbat irudi osatu zituzten. Aurrena, Euskal Herriaren mapa eta ‘Autodeterminazioa’ hitza osatu zituzten. Ondoren, gutunazala eta hautesontzia irudikatu zituzten.

Guztia iruditan ondo jasotzeko, 80 metroko altuera hartu zuen garabi bat jarri zuten, eta Joxe Ramon Agirre ‘Marron’ mendizaleak, parapentetik atera zituen aireko argazkiak.

Erantzun

Sartu