Interneteko egunkari ultraeskuindarra Pirritx eta Porrotx pailazoen kontra
Interneten argitaratzen den El Confidencial Digital egunkari ultraeskuindarrak Pirritx eta Porrotx pailazoei buruzko informazio bat argitaratu du egunotan, pailazo horiek Arbizuko eskola publikoan egindako Palestinaren aldeko ekitaldi bateko irudiak erabilita. Informazioaren arabera euskal pailazoak Arbizuko haurrak doktrinatzen ibili ziren Euskadiko eta Palestinako ikurrinak erabilita.
Kaleratutako informazio horretan Pirritx eta Porrotxek Arbizuko eskola publikoan egin omen zuten aktuazio bateko irudiak ikus daitezke. Bideo hori aspaldi argitaratu zen YouTuben eta orain egunkari ultraeskuindarrak irudiak berreskuratu ditu irainez beteriko informazio tendentzioso hau eskaintzeko.
- Irrien Lagunak ekimenaren bideo originala.
- Konfidentzial horrek moldatutakoa. (bideo horretatik ateratakoa da itsatsitako irudia)
Informazioa bezain interesgarriak dira egunkariko irakurleek egindako iruzkinak edo komentarioak.
Erantzunak kargatzen...