Teknologia albisteak
1

Itsasotik begira Euskal Herriko Itsas aldizkari birtuala martxan

Erabiltzailearen aurpegia
Albaola Itsas Kultur Erakundea
2011-11-10 : 10:11

Albaola Itsas Kultur Erakundeak udako etenaldiaren ondoren berriz ere abian jarri du Itsasotik Begira bloga. Blog honekin itasa kultura gizarteratzeko urrats txiki bat gehiago eman nahi du Albaola elkarteak eta pixkana pixkana sarean lurrari itsasotik begioratzeko ohitura ezarri.


Argazkiak.org | Itsasotik Begira bloga © cc-by-sa: sustatu

Itsasotik begiran albisteak, erreportaje laburrak, marea taulak, bitxikeriak... itsasoarekin erlazioa duen oro sartzen joango gara. Tartean adituen kolaborazioak ere izango dira. Albaola elkartetik, pixkana pixkana itsasoari ez, itsasotik begiratzeko ohitura ezarri nahi dugu gizartean. Gure kultura eta izaera itsastarraren berreskurapenean eta normalizazioan, leihotxo bat gehiago izan nahi du blog honek. Albaolarekin harremanetan jartzeko modua ere izango da, eta gogoa duen ororen kolaborazioak eta ekarpenak jasotzeko ere irekita dago Itsasotik begira bloga.

Aste hontan, Apaizac Obeto dokumentalaren berri, Sardara Hendaiako itsasontziaren zaharberritzea eta beste zenbait albiste ditugu ikusgai.

Honakoa duzue blogerako helbidea: www.albaola.com/itsasotikbegira

Erantzunak

Sustatu
2011-11-10 : 12:09

Hain zuzen ere, Albaola elkarteak ekoiztutako Apaizac Obeto dokumentala (Jon Maiak zuzendua) gaur gauean estreinatzen da telebistan, 22.00etan ETB1en.


Erantzun

Sartu