Teknologia albisteak

Autopsiarako Frogak, Karrisolasaren hurrengo saioan

Erabiltzailearen aurpegia
KARRIKIRI, Iruñea
2011-11-10 : 11:11

Iruñeko Karrikiri elkarteak duela zenbait hilabete martxan jarritako Karrisolasa ekimenaren jarraitzen du Koldo Izagirreren AUTOPSIARAKO FROGAK aztertzeko.

Euskalgintzako gaien inguruan solas tarte lasai eta patxadatsuak egiteko asmoz sortutako egitasmoa da gurea.

Eta horretarako Koldo Izagirrek idatzitako Autopsiarako frogak(Susa argitaletxea) liburutik zenbait pasarte aukeratu ditugu eztabaidari ekiteko. Ikusi erantsitako PDF dokumentua.

Hitzordua heldu den azaroaren 16an izanen da 19:00etan Karrikiri elkarteak alde zaharreko Xabier jaitsierako 4ean duen egoitzan.

Animatu eta hurbildu gurera.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu