Babestu pribatutasuna zure datuetan eta komunikazioetan
Gaur egun teknologia berrien hedapena dela-eta, gero eta gutxiago erreparatzen diogu gure pribatutasunari: ordenagailua, telefono mugikorra, bankuak, sare sozialak... batzuetan ez daukagu oso argi nola egin behar ditugun gauzak, seguru egoteko norbaiten laguntza behar dugu.
Pasahitzak gorde, disko gogorrean atal sekretuak sortu, telefono mugikorretik mezu zifratuak bota, ordenagailuan egiten ditugun eragiketa arruntenak seguru egitea, nabigazio pribatua...
Gure datu eta komunikazioetan pribatutasuna galtzea eguneroko ogia bihurtzen ari da orain gutxi ikusi dugun eran. Ez gara Hollywoodeko izarrek jasaten duten jazarpen egoeran bizi, noski, baina aplikazio eta praktika erraz batzuekin, seguruago, lasaiago, komunikatu eta nabigatu dezakegu.
Gai honetan sakondu nahi baduzu, ondoko ikastaroa zure interesekoa izango da:
- Teknologia berriak eta intimitatea. Nola babestu pribatutasuna zure datuetan eta komunikazioetan.
- Azaroaren 5etik 12ra.
- Eibarren, UEUren Ikastetxe Nagusian.
- Izen ematea irekita dago.
Erantzunak kargatzen...