Teknologia albisteak

Ti Tau, bigarren laburmetrai rallya

Erabiltzailearen aurpegia
Eingeinke mugimendua
2011-10-22 : 15:10

Azaroaren 19an izango da Eskoriatzan TI TAU! II. Laburmetrai rallya, Eingeinke mugimenduak antolatuta.

Aurten bigarren aldiz antolatu dugu Ti Tau! laburmetrai rallya. Eingeinke mugimenduaren helburua euskal esparru bat sortuaz ekintzailetasuna eta adierazpen askea sustatzea da, eta lehiaketa honekin ere hori bera bultzatu nahi dugu sormenaren bitartez.

Rallya azaroaren 19an ospatuko da Eskoriatzan (Gipuzkoa). Goizeko 9:30etan gaia (objetu bat) eta ezaugarriak banatuko zaizkie lehiakideei, eta arratsaldeko 19:00etarako lana grabatu eta editatuta aurkeztu beharko dute. Ondoren luntxa egongo da lehiakideentzat eta epaimahaiak lanak ikusi ostean laburmetraien emanaldia eta sari banaketa egingo dira.

Izena emateko eta informazioa gehiago: www.eingeinke.org

Erantzun

Sartu