Gpuntua Telebista abian da sarean
2011-10-21 17:10
Edukiei dagokienez, bost atal izango ditu Gpuntua TB-k.)
- Bertsoaldi onenak astez aste, txapelketako saio bakoitzeko bertsoaldien hautaketen bideoak eskegiko dira.
- G-Sarea Gipuzkoako hainbat herritako bertso-eskolen mugimendua ezagutzeko, tokian tokiko ordezkarien testigantzak bilduko dira eta bideoak sortuko.
- G-Erreportajeak Txapelketaren inguruan dabiltzan hainbat bertsolari, laguntzaile, musikari eta gisakoen inguruko erreportajeak eta elkarrizketak publikatuko dira astez aste: Asier Altuna zinegilea, Gari abeslaria, Arkaitz MIner konposatzailea
- G-Historia 1967ko Gipuzkoako txapelketatik gaurdainoko edizioak gogoratzeko eta eguneratzeko bideoak eskegiko dira bakoitzeko irudi eta testigantzekin: Txomin Garmendia, Andoni Egaña
- Eduki bereziak txapelketaren harira landutako hainbat bideo eskegiko dira: Gpuntua-bideoklipa, promozio-bideoak
Gpuntua TB ekimena aurrera eramateko lan-taldea osatzeko komunikazio arloko hainbat kide elkartu ditu Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak: Itziar eta Ihintza Irizar kameralari eta erredaktoreak, Aitzol Barandiaran bertsolaria, Igotz Alkorta irrati-esataria eta Oier Aranzabal @zerdionk kazetari eta bertsolaria.
Ekimena aurrera eramateko Kutxa Fundazioaren laguntza jaso du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak.
Erantzunak kargatzen...