Teknologia albisteak

Mikel Hernandez Abaituak osatutako Narrazio Tailerra argitaratu du Ereinek

Erabiltzailearen aurpegia
Erein Argitaletxea
2011-10-18 : 16:10

Mikel Hernandez Abaitua egileak Narrazio Tailerra liburua aurkeztuko du urriaren 19an (asteazkena) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Era guztietako narrazio-tailerretan eta batxilergo mailako irakaskuntzan erabilgarria izateaz gain autodidakta moduan ikasi nahi duenarentzat ere izan daiteke interesgarria liburu hau, gazte zein heldu.

Inor ez da narrazio idazle bihurtuko liburu hau irakurtzeagatik soilik, baina batzuek idazten, esperimentatzen eta jolasten hasteko bitarteko egoki bat aurkituko dute alderdi teorikoa zein praktikoa jorratzen dituen lan honetan.

Helburu nagusia ipuinak idaztea bada ere, hemen erakusten diren baliabide narratologikoek ez dute balio istorio laburrak idazteko bakarrik, baliagarriak izan daitezke eleberriak, komikiak, nobela grafikoak eta istorio filmatuak burutzeko ere. Edo besterik gabe, edozein narrazio hobeto ulertzeko.

Erantzun

Sartu