Sustatu logoa Teknologia albisteak

Amaitu da Albaitari film laburraren errodajea

Naniano Produkzio-etxea
2011-10-20 17:10

Nagore Aranburu, Anartz Zuazua, Karlos Zabala eta Telmo Tola aktoreak protagonista izan dituen film hau Artikutzan errodatu dute Pablo Vijande zuzendariaren aginduetara.

Genero bortizkeria gizartearen kezka handietako bat izanik, Naniano produkzio-etxeak gure egunetako arazo hau planteatu nahi izan du; izan ere, egiten dituen produktuak gizartean lagungarri izateko asmoz, Donostiako produkzio etxeak halako gaiak jorratzeari eman nahi dio lehentasuna. Baina, betiere, arazoak konpontzeko gizartearen beraren inplikazioa beharrezkoa dela azpimarratuta.Mezua, beraz, egoera latzenean ere, positiboa izatea da azken helburua.

Albaitari film laburra Ion Collar errenteriarrak sortu duen Naniano produkzio-etxearen lehendabiziko lana da. Azaroan amaituko da muntaketa-lana.

Filmaren ingurukoak jarraitzeko, Twitter: @albaitari edo Facebookeko orria erabili.

Fitxa teknikoa:

ZUZENDARIA: Pablo Vijande.
AKTOREAK: Nagore Aranburu, Anartz Zuazua, Karlos Zabala, Telmo Tola.
FORMATUA: 16 mm/1:85
LEKUA: Artikutza. Goizueta
EGUNA: Urriaren 13tik 16ra.
PRODUKTOREA: Ion Collar.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu