Sustatu logoa Teknologia albisteak

Hitzaldia: Azken glaziazio handiko babeslekua eta euskara

JARDUN EUSKARA ELKARTEA
2011-10-18 12:10

Roslyn M. Frank Iowa-ko (Estatu Batuak) Unibertsitateko irakaslea da, Hizkuntzalaritzan. Arbaso euskaldunik ez izan arren, aspaldi ikasi zuen euskaraz. Euskal Herriarekin lotutako hainbat lan argitaratu du. Euskal hizkuntza, Sarobeak, Inauteriak, Serorak edo eta Iruña-Veleiako auzia daude, besteak beste, berak jorratutako gaien artean.

Hitzaldian mundu zientifikoan bero-bero dagoen gaia jorratuko du: PCRT (Palaeolithic Continuity Refugium Theory). Gero eta indar handiagoa hartzen ari den teoria honen arabera, Azken Izozte Handian (22.000-10.000 K.a.) Babesleku Franko-Kantabriarrean mintzatzen zen hizkuntza euskara zen, eta ia Europa osora zabaldu zen izotzak urtu zirenean.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu