Teknologia albisteak

Fotonobela bat euskaraz, galegoz, katalanez eta portugesez

Erabiltzailearen aurpegia
Xabi Paya
2011-10-20 : 10:10

Birminghamgo Unibertsitateko Euskara, Galego, Katalan eta Portuges sailek bat egin dute euren hizkuntzen presentzia sustatzeko unibertsitateko ikasleen artean. Iberiar penintsulako hizkuntzen berri emateko asmoz, fotonobela bat jarri dute abian, euskaraz, galegoz, katalanez eta portugesez.

Ashley eraikineko kasu misteriotsua fotonobelak lau atal izango ditu. Hamabostean behin emango da argitara Euskara, Galego eta Katalaneko sailen blogean, astelehenetan jatorrizko hizkuntzetan, eta ostiraletan ingelesez. Fotonobela Hizkuntzen fakultatea den Ashley eraikinean gertatutako kasu bati buruzkoa da. Aktore guztiak hizkuntza irakasleak dira.

Fotonobelaren lehen alea sarean dago jada:

Erantzun

Sartu