Bateragune epaia: 10 urte Otegiri eta Diezi
Atzo gauean hedabide batzuek aurreratutakoa konfirmatu da orain dela minutu gutxi: auzipetuek zigor gogorrak jaso dituzte. Hamarna urteko kartzela Otegi eta Diezi, eta zortzinakoa Zabaleta, Rodriguez eta Jacintori.
Atzo filtratutakoa bete da: Espainiako Auzitegi Nazionaleko laugarren aretoko epaileek fiskalak eskatutako kartzela zigorrak jarri dizkiete ezker abertzaleko kideei. ETAkoak izatea eta Batasunaren Mahai Nazional berria osatzea leporatu zaie. Talde bat osatu zuten bostek, epaileen arabera, eta Otegi eta Diez ziren buruak.
Arnaldo Otegiri eta Rafa Diez Usabiagari hamarna urteko zigorra jarri diete. Kargu publikoak izateko inhabilitazioa ere ezarri zaie, beste 10 urterako. Miren Zabaleta, Sonia Jacinto, eta Arkaitz Rodriguezi zortzina urteko zigorra jarri diete.
Txelui Moreno, Mañel Serra eta Amaia Esnal libre geratu dira (lehendik ere espetxetik kanpo zeuden).
Albistea hedabideetan:
Erantzunak kargatzen...