Teknologia albisteak

Aurkezpenak.net abian jarri da

Erabiltzailearen aurpegia
Mikoleta Elkartea
2011-09-15 : 13:09

Interneten aukera berri bat dugu gure MS Power Point, Open Office Presentation, PDFz edo antzeko programatan egindako aurkezpenak konpartitzeko: Aukezpenak.net. Beraren bidez sarritan jasotzen ditugun edo norberak egiten dituenak eskegi ditzake leku honetan, ahalik eta zabalkunde handiena lortzeko.

Webgune honetan erabiltzaile bakoitzak bere profila sor dezake Aurkezpenak.net-en barruan bere gunetxoa edukitzeko eta horrela nahi duen lekuan bere aurkezpenak partekatzeko eta estekatzeko. Profila www.aurkezpenak.net/erabiltzailea izango litzateke.

Aurkezpenak zerbitzatzeko Slideshare webguneaz baliatzen da proiektu hau. Horri esker, Slideshare.com izen handiko webgunea denez, aurkezpen bat Aurkezpenak.net-era igotzen den bakoitzean Slidesharen ere igotzen da eta orduan eskuragarri egongo da bi guneetatik.

Slideshare-rekin lortzeak aukera eman dio euskarazko webgune honi zabalkunde handiago izateko, gure hizkuntzan egindako webgune bati uko egin gabe

Aurkezpenak.net-en garapena eta kudeaketa Mikoleta Elkartea eta Bitarlan Informatika entitateen artean garatu dugu.

Erantzun

Sartu