Sustatu logoa Teknologia albisteak

Salaketa: Eibarren ez omen dute krisia nabaritzen

Euskara ikasle bat (Irun)
2011-09-16 11:09

Gaur egun, egoera zaila igarotzen ari gara krisian gaudelako. Alde batetik, egunero krisiak enpresa txiki eta ertainak beraien ateak ixtera derrigortzen ditu, izan ere, lanik gabe geratzen ari dira eta langileak kalera bota behar izaten dituzte kasu gehiegitan.

Egoera horren ondorioz, langileak langabezian geratzen dira, itxaropenik gabe lan berri bat lortzeko. Enpresa handienak, ordea, ERE-ak egiten hasi dira dirua aurrezteko. Bestetik, krisia hasi zenetik, hilabeteak igaro dira eta politikoek neurri berriak hartu dituzte krisitik ateratzeko. Egia da, orain arte gure egoera orain dela bi urte baino hobeagoa ez da. Orain dela hilabete batzuk Zapatero Presidentea elkartu zen Espainiako enpresa handi batzuekin ( Telefonica, Banco Santander, eta abar...) krisiari buruz hitz egiteko.

Egia esateko ez dakit gehiegi gaiari buruz, baina gure herriko ekonomikoaren motorra enpresa txiki eta ertainak direla uste dut. Beraz, politikoek haiek (enpresak) entzun behar dituzte. Izan ere, haiek (enpresak) krisia inor baino gehiago sufritzen ari dira gu bezala (herritarrok) Politikoek eta enpresa handienek ez dakite zer den hau, izan ere, gure gainean daude. Hartu dituzten neurrien artean azpimarratu nahi ditut hurrengoak: Pentsioak izoztu dituzte, langileen eskubideak murriztu dituzte, funtzionarioen soldatak jaitsi dituzte(%5) eta abar... Baina ez dute bukatu, orain irakasleen kontra neurri berriak hartzea pentsatzen ari dira. Martxan jarri dituzten neurri guztiak dirua biltzeko direla esaten digute.

Orain dela aste batzuk Gipuzkoako egunkari ospetsu batean politikoen soldatei buruz berri bat agertu zen. Dirudienez, Eibarren urte hasieran, politikoek udaletxeko langileen soldatak jaistea erabaki zuten (%5) eta haiek pasa den ekainaren beraien soldatak igo zituzten (%5 gutxi gora behera). Hemen berria aurkitu dezakegu.

Uste dut haiek gure eredu izan behar dutela, izan ere, jarrera haiekin ez gara inoiz aterako krisitik.

Nota bene: hau idatzi duena ez du inongo afiliazio politikorik. Amorratua besterik ez nago.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu