"Amatxoak gurditxoekin"
Bilboko Kirol Patronatuak 2011-2012 ikasturterako ikastaroak aurkeztu ditu. Tartean, Amatxoak gurditxoekin izeneko ikastaroa dago. Hau da, amatxo direnek jarduera fisikoa egin dezaten antolatutako ikastaroa, haurrak alboan dituztela. Diskriminazio positiboa? Matxismo ulertezina?
Hauxe da webgunean daukazuen azalpena:
"Familian parte hartzeko jarduera; amek euren haurtxoez lagundurik, jarduera fisikoa eta sasoian jartzeko jarduera goiztiarra egin dezaten pentsatutako ekintza. Erresistentzia, tonifikazioa eta malgutasuna, txikiek lagundurik. Kanpoan egiteko jarduera."
Zur eta lur laga nau izenburuak eta azalpenak. Zerbait ez dut ulertu? Haurdunaldi osterako ariketak izango ote (argazkiengatik eta azalpenengatik ez dirudi)?
Harrituta nago. Zer ondorio ateratzen duzue zuek?
Erantzunak kargatzen...