Sustatu logoa Teknologia albisteak

Goardia zibilen elkarretaratzeak euskal erakundeen aurrean

Goiena
2011-09-13 18:09

Guardia Zibilen Elkarte Bateratuak (AUGC) Euskal Herrian dauden kideen aldeko kanpaina abiatuko du, Europa Press agentziak dioenez. Hala, urrian  bi elkarretaratze deitu dituzte, bata Oñatin eta bestea Gasteizen, Eusko Legebiltzarraren aurrean.

Elkartearen bozeramaile batek azaldu duenez, "manifestazioa egingo dugu hango lankideek Bilduren presiopean lan egin behar dutelako eta ez da kontuan hartzen pertsona horien atzean familiak daudela".

Europa Presseko albiste horren arabera AUGCk Oñati aukeratu du "leku sinboliko" moduan, Oñatin "Bilduko ordezkariek maletak jarri baitzizkieten koartelaren atean Guardia Zibilari alde egiteko eskatuz".

Uztailean Fan Hemendik! eguna egin zuten Oñatin Gazte Asanbladak antolatuta, Guardia Zibilari herritik joateko eskatzeko.

Uztailaren bukaeran Bildu, Guardia Zibila eta Oñati nahastu zituen La Razon-ek egunkariko azalean.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu