Sustatu logoa Teknologia albisteak

Oñatin ospatuko da Euskal Herriko historialarien biltzarra datozen egunetan

Nabarralde
2011-09-14 13:09

Euskal Herriko historialarien II. biltzarra irailaren 16, 17 eta 18an ospatuko da Oñatiko Unibertsitatean. Edizio honetako berritasun gisa, hitzaldiak zuzenean jarraitu ahal izango dira streaming bidez Nabarraldeko web orrialdean.

Oñatiko biltzar honetako gaia berriz "Euskal Lurraldeak eta nafar Estatua" izango da, konkistaren zenbait arlotan sakontzeko asmoz: mendebaldeko euskal lurraldeetako indar militarren parte hartzea kasu, edota lurralde ezberdin hauek historikoki izan duten harremana.

Gipuzkoako Foru Aldundiak ere biltzarrean hartuko du parte eta Iñaki Errazkinek, Martin Garitano Diputatu Nagusiaren lantaldeko kidea denak, irailaren 17an Oñatin izango da agur instituzionala egiteko. Berarekin batera Oñatiko alkate Mikel Biain eta alkate ohia Lourdes Idoiaga egongo dira.

Egitaraua, hemen.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu