Teknologia albisteak

Cristina Enea, parke sorgindua

Erabiltzailearen aurpegia
Haritz Rodriguez | Transistoria.com
2011-09-17 : 12:09

Trasistoria ekoiztetxean grabaketa ekipo berria dugu eta frogak egiten hasi gara. Donostiako estudiotik gertu badugu parke zoragarri bat, Cristina Enea du izena eta geure kamerak probatzeko eremu bikaina izan da beti. Lehenengo emaitza duzue ondokoa: Cristina Enea, parke sorgindua.

Cristina Enea: Enchanted Park from Transistoria on Vimeo.

Bideoa irailaren lehenengo bi asteetan izan da grabatua Egia Auzoko Cristina Enea Parkean. Sorgindutako parkea bailitzan irudikatu dugu, bere eraikin (landare), bizilagun (animali) eta bisitari arrotzekin.

1979. urtean Guardia Zibilak protesta antinuklear batean hil zuen Gladys del Estal ekintzaile ekologistaren omenez ekoiztutako lana da.

Lan hau grabatzeko Canon EOS 60D argazki kamera digitala erabili dugu Tamron 17-50mm f/2.8 VC objektiboarekin. Beste zenbait tresna ere baliatu ditugu, hala nola traveling-ak egiteko Glidetrack SD sliderra, Velbon DV 7000 tripodea PH368 buruarekin eta Manfrotto Neotec Pro 685B monopodea.

Final Cut softwarearekin izan da editatua. Soinu banda Mattias Westlund-ekkonposatutakoa da.

CC-BY-SA lizentzia librearekin argitaratu ditugu irudiok.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago