Teknologia albisteak
1

Zer ulertu dezakete ordenagailuek testuan edo hizketan gaur egun?

Erabiltzailearen aurpegia
Ixa taldea
2011-09-13 : 10:09

Testu edo hizketa batean Ordenagailuek ezin dute ulertu pertsonek ulertzen dugun mailan. Hori jakina da. Baina zerbait bai, konputagailuek hasi dira zerbait ulertzen. Informazio partzialak dira oraindik, baina esanahiaren zati bat harrapatzeko ahalmena dute. Zelan egiten da? Adibiderik? Stanford-eko Unibertsitate ospetsutik Ixa taldera bisitan datorkigun Dan Jurafsky adituak asko daki horretaz. Gaur asteartez, hilak 13, hitzaldi bat emango du Donostian.

Azalpenak ematen gizon argia da Jurafsky irakaslea. Berak idatzitako Speech and Language Processing liburua hizkuntza-teknologiako testu erabilienetako da gaur egun.

Ikerketa mailan alor hauetan mugitzen da: itzulpen automatikoa, probabilitatearen eragina hizkuntz teknologietan, eta hizkuntzaren prozesaketaren aplikazioa gizarte-zientzietan. Horrez gain language of food gaia ere lantzen du.

Gai horietaz hitz egingo digu astearte arratsaldean Donostiako Informatika Fakultatean. Ekitaldi honekin ekingo diogu ikasturte berriari HAP masterrean.

Etortzerik izango ez dutenentzat laburpentxo bat bidaliko dugu aste honetan bertan Sustatura. Baina hobe da zuzenean entzutea, sarrera irekia izango da eta.;-)

Erantzunak

Bittor Hidalgo - Donostia
2011-09-13 : 19:38

Beransutxo abisua, txo!



Eta pena, arratsaldeko 5 t'erdiak direlako oraintxe. Ez al duzue emanaldia grabatu eta zintzilikatuko (edo pribatuki pasatuko)? Ez legoke gaizki



Ondo izan nolanahi



Bittor



Erantzun

Sartu