Mondragon Korporazioa eta krisia
2011-09-13 10:09
Bi minutuko bideoan laburtu du Mondragon Korporazioak iazko bere jarduna. Krisialdi ekonomikoak gogorren jo duenean, 84.000 lanpostu mantendu dituztela nabarmendu dute, besteak beste, langileen jabetzari esker.
Haien 14 zentro teknologikoetan 114 milioi inbertitu dituztela ere azpimarratu dute, ikerkuntza, garapena eta berrikuntzan.
Bideoa haien web-orrian ere ikus daiteke, urteko txosten ekonomikoarekin batera. Euskal Herriko enpresa handiena izateaz gain, MONDRAGON munduko industri kooperatiba handiena ere bada.
Erantzunak kargatzen...