Erakusketa Eibarko Karrika tabernan
2011-09-18 15:09
Ez gara artistak ezta antiartistak ere, sortzaileak gara, eta iraultzaileak. Esaldi honek laburbiltzen du lau ataletan banatzen den erakusketa honen izaera: MeDueleLaVida ikusgai Eibarko Karrika tabernan, azaroaren 23a arte.
Lau atal horiek:
- Serigrafiatutako biniloak eta Graffitia
- Eskultura metalikoa
- Margolanak akrilikoan
- Marrazkiak paperean
Artelanak birziklatu edota berreskuratutako langaiekin eginikoak dira, kontsumo gabeko sorkuntza eta zabor birziklatuari dioten maitasunaren isla.
Irudimenak guztiarekin ahal du eta hau da erakusketa honetan ikusi ahalko duguna; sormena, irudimena, baina oinarri iraultzailearekin molde eta garapenean... gogoko izango duzuela espero dugu...
Erantzunak kargatzen...