Teknologia albisteak

Zinemaldiko sarrerak Internetez (eta beste modu batzuez) erosteko

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-09-09 : 12:09

Larunbata, irailak 10e, Donostiako Zinemaldiko programazioa eskuragarri egongo da haien webgunean. Sarrerak, berriz, igandean, 11n, jarriko dira salgai. Internetetik erostekotan, www.sansebastianfestival.com webgunetik edo Kutxa.net-etik goizeko 9:00etatik aurrera. Sarrera bakoitzeko 0,60 euroko komisioarekin, Kutxaren zerbitzua dela eta.

Saio guztietarako sarrerak erosi ahal izango dira horrela irailaren 11ko goizeko 09:00etatik aurrera, Sail Ofizialeko B Gunekoak izan ezik, zeinak soilik abonamendu bidez eskuratu ahal izango diren.

  • Edozein erosketa sistema erabiltzen dela ere, hau da, telekutxa, Kutxako kioskoak, Internet eta leihatila guztietan, ezingo dira 4 sarrera baino gehiago eskuratu emanaldi eta pertsona bakoitzeko.
  • K1-eko Sail Ofizialeko emanaldietan, arratsalde eta gaueko saioetarako gutxieneko eserleku kopuru bat bermatzen da, proiekzioaren egun bereko 17:00etatik aurrera Kursaal Elkarguneko leihatiletan.
  • Emanaldiaren egunean bertan salgai ipinitako txartelak, 8:00etatik aurrera erosi ahalko dira erosketa kanal guztietan.
  • Donostia Zinemaldiako eserlekuak zenbakitu gabeak dira.

Internetekoaz gain, beste salmenta modu telematiko batzuk ere badaude. Kutxako bulegoetako terminaletan erositakoek 0.60ko komisioa dute sarrerako, eta Telekutxa sisteman (943 00 12 00 telefonora deituz, irailaren 11n 9:00etatik 22.00ak arte; ondorengo egunetan 10.30etatik 22.00ak arte), komisioa 0.70 eurokoa da.

Salmenta presentziala ere badago, irailaren 11tik 15era bitarte Kursaal Elkarguneko leihatiletan. Ordutegia: 9:00etatik 20:00ak arte.

Informazio gehiago, hemen.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago