Oraindik ez ditugu asko ezagutzen saguzarrak, eta hori arazo bat izan daiteke kontserbazioaren ikuspuntutik. Hain zuzen ere, 2011-2012 Saguzarren Nazioarteko Urtea izatearen helburuetako bat da animalia horiek ezagutzera ematea.
Elhuyar zientzia eta teknologia aldizkariko iraileko aldizkarian, saguzarrak pasio eta ogibide bihurtu dituzten hiru ikertzaileren eskutik sartu gara ugaztun hegalarien munduan, horiek pixka bat gehiago ezagut ditzagun: Paul Racey, munduko aditu handienetako bat; Joxerra Aihartza, Euskal Herrian saguzarren ikerketa hutsetik abiatu eta erreferentzia bilakatu dena; eta Egoitz Salsamendi, saguzarrek Panamaraino eraman duten Aihartzaren ikasle gailena.
Gai hau eta askoz gehiago, iraileko Elhuyar zientzia eta teknologia aldizkarian.
Oso aldizkari interesgarria Elhuyar