Sustatu logoa Teknologia albisteak

Pinterest, irudi interesgarriak gorde eta partekatzeko

Sustatu
2011-09-07 12:09

Erreferentzia bisualak (irudiak, bideoak) gordetzeko eta partekatzeko leku bat da Pinterest. Ez zure argazki edo bideoak, baizik eta hortik aurkitzen ahal dituzun irudiak.

Bereziki interesgarria da Pinterest bookmarklet-ak zer diren badakizu eta erabiltzen badituzu. Nolabait, Delicious-en eta Tumblr-en arteko hibrido bat da. Konparazio baterako, hiru euskal erabiltzaileren Delicious, Tumblr eta Pinterest-ak estekotan.

Gordetako erreferentzia bakoitza pin bat (txintxeta) da Pinterest-en eta elkarren artean komentatzen ahal dira erreferentzia horiek, edo, Tumblr-en bezala, zeure kontu propiora kopiatzen ahal duzu repin eginda. Twitter eta Facebook-ekin ere lotu daiteke zure kontua, han partekatzen duzuna beste toki horietan ere zabaltzeko.

Aholkua: Kontua sortzen baduzu, egin kasu proposatzen dizkizun interesen araberako harpidetzei, eta onartu baten bat.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu