Wikileaks-ek Cablegate multzoko kable guztiak publiko egin ditu. Duela 9 hilabete zenbait hedabiderekin apurka-apurka hasi ziren, baina gehienak ezkutuan segitzen zuten. Publiko egin berri direnetan ageri da euskal kazetari bat, Oscar Beltran de Otalora, informatzaile zuzena zela Madrilgo Enbaxadarentzat ETAri zegozkion kasuetan. Kableetan zehatz babestu beharreko iturri gisa aipatzen dute Beltran de Otalora. Eta hain zuzen ere, kazetari hau Arabako Diputatu Nagusiaren kabinete burua izendatu zuten atzo.
Cablegate auziko mezuak publiko egiten hasi zirenean, euskal auziarekin zerikusia izan zezaketenak identifikatu genituen. Hona Sustatun atera genuen zerrenda. Orduan gutxi zeuden publiko eginak, orain denak irekita daude, eta une esanguratsuak edo kable interesgarriak izan daitezkeenak errepasatzen ibili gara. Batez ere, Loiolako prozesuaren ingurukoak.
Ez dago gauza handirik, itxura batean, salbu eta enbaxadak, Poloff delako baten bidez, Euskal Herriaz eta ETAren kontuez informatzeko kazetari bat erabiltzen zuela: El Correo egunkariko Oscar Beltr�n (deitura Beltran de Otalota du, izatez). Badirudi Poloff ez dela pertsona bat baizik eta akronimo bat, Political Officer izan daiteke (Madrilgo enbaxadaz gain beste hainbat tokitako kableetan Poloff ugari aipatzen dira).
Hona Beltran aipatzen duten mezuak:
Bigarren horretan irakurtzen dugu: "Oscar Beltran (strictly protect) told Poloff..." Alegia, babestu beharreko informatzailea dela.
Eta, hain zuzen ere, gaur jakin da kazetariak izendapen politikoa jaso duela. Arabako Diputatu Nagusiaren kabineteko burua izango da aurrerantzean. Azken foru hauteskundeen ondoren, PPk lortu du Arabako Foru Aldundiaren kontrola, eta Javier de Andres da Diputatu Nagusia.
Beltran de Otalora lehenago ere egon izan da informatzaile berezien kontuekin nahastua. 2007. urtean, telefonoa pintxatu zioten epaile baten aginduarekin (Ertzaintzak eskatuta), susmoa baitzuten Ertzaintzan polizia-indar honen barruko filtratzaile batek Beltran erabiltzen zuela barneko informazioa kanporatzeko. Ikerketa hura ez zen inora iritsi, nonbait.
Informazio gehiago:
Eskerrik asko, Ishikawa. Kable horietan ikusten da oro har Euskal Herriko politikaz informatzeko jotzen zutela Beltranengana.
Patxi Lopezen gobernuaren analisiak ageri dira hor, bereziki, Jaurlaritzako indar operatiboa Rodolfo Ares sailburua dela.
Oscar Beltrani buruzko mezu gehiago daude, aste honetan Wikileaksek publikatutako torrent fitxategian.
Hona igo ditut