Zinemaldia 2011: Xabier Mendigurenen kronikak Sustatun
Irailaren 16an emango zaio hasieran aurtengo Donostiako Zinemaldiari, eta azken urteotan bezala, aurten ere Xabier Mendiguren Elizegi idazle eta editorea blogari akreditatu gisa jarduteko eskaera egina dugu. Arazorik ez baldin bada, aurten ere bere kronikak izango ditugu Sustatun.
Zinemaldiaren 59. edizioa da aurtengoa, eta bertako sail ofizialean honako hauek izango dira, besteak beste: Terence Davies, Hirokazu Kore-Eda, Arturo Ripstein, Wang Xiaoshuai, Sarah Polley eta Julie Delpy.
Ana Katz, Mathieu Demy, Filippos Tsitos, João Canijo eta Björn Runge zuzendariak ere lehiatuko dira.
Azken urteotan bezala, Xabier Mendigurenek zinemaldiko kronika batzuk ekarriko dizkigu Sustatura. Hala ere, beti bezala, atea irekita du nahi duenak Sustatun idazteko.
Iaz idatzitakoak zerrendatu ditugu hemen:
- Where is Villa?
- Mundu paraleloak
- Igande motela
- Benetako izarrak
- Izarretara iritsi ezinda
- Turismoa eta autolaguntza
- Etxeko goxoa edo infernua
- Fuera epidurala!
- Oroimenaren denbora
- Borondate ona bai baina
- Familia kontuak, amaitzeko
- Peter Mullan zuzendariaren Neds, Urrezko Maskorra 2010eko Zinemaldian
- Zinemaldiko Palmaresa: ez hotz eta ez bero
Erantzunak kargatzen...