Teknologia albisteak
3

"Panamericano" kantuarekin egindako bertsioa: "Ga, Gari, Garitano!"

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-07-12 : 14:07

Federico Jimenez Losantos eta konpainiak Grupo Risa saioan Panamericano kantuaren bertsioa eskaini diote Martin Garitano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiari. Papanamericano beharrean, Ga, Gari, Garitano! dio. Garako irakurle batek eskertu egin die kantua sortu izana aurtengo udarako. Hau omen da aurtengo udako abestia:

Lehenago ere egin izan dituzte kantuak abertzaleei barre egiteko. Ibarretxe eta Arzallus imitatuz, Herriko tabernei buruzko bat aurkitu dugu Youtuben, adibidez. Beste askotan Zapateroren edo bestelako sozialistei iseka egiteko bertsioak egiten dituzte.

Garitanoren kantu honetan erabilitako kantua aski ezagun egin da taberna eta diskoteketan azken bi urteotan:

Kantu hori oinarri hartuta egin dute Garitanoren omenezko "udako kantua". Garako gutuna Meneamen ere agertu da. Hemen letraren zati bat:

A la Diputazione Gipuzkoana

ha arribato el Martino Garitano

Batasunieri e picole elementi

El mio Batzoki está desenfrenato

Ga, Gari, Garitano!

Porta un escudo en su americana

de su fratelo amici, caro Arnaldo.

Y va a facheri qui le de la gana

El batasuno de San Sebastiano

Ga, Gari, Garitano!

Erantzunak

Teketen
2011-07-12 : 15:07


Sustatu
2011-07-12 : 17:41

Gaur argitaratu da Goiena.net-en elkarrizketa bat Gari Garitano izeneko marrazkilariarekin. Bergararra izatez, Martin Garitano bezala (ez dakigu senide ote diren). Kantuak hedatzen bada makina bat txantxa entzun behar ditu Garik aurtengo udan.


Eñaut
2011-07-15 : 16:58

Badaukagu aurtengo txosnetako "hit"a...

Erantzun

Sartu