Teknologia albisteak
1

Goenkaleren 17 urteko ibilbideari buruzko saioa estreinatuko du gaur ETBk

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-07-11 : 15:07

Goenkalek 17 urteko ibilbidea egin du dagoeneko, 1994an hasi zenetik 3.000 kapitulutik gora izan dituelarik. Ibilbide luze horren errepasoa egingo du Goenkalez blai saioak, Maria Cruickshank aktoreak aurkeztuta. Gaurtik hasita, astelehenetan izango da saioa, 22.10etatik aurrera.

Espainiar Estatuko telesailik luzeena da Goenkale. Galeseraz egindako Pobol y Cwm (Haranako Jendea) eta Erresuma Batuko East Enders telesailak hartu zituzten oinarri, eta arrakasta historikoa izan du Goenkalek.

Pertsonaiak eta eszenatokiak aldatzen joan dira, eta tematika desberdinak jorratu ditu Goenkalek bere ibilbide luzean. Aktore batzuk joan, beste batzuk etorri, hasierako kapituluak eta gaur egunekoak alderatuz, desberdintasunak nabariak izango dira. Hemen telesailaren hasierako sarrera kantu ezaguna:

Ordutik hona izandako aldaketekin goitik behera aldatuta dago aktore-taldea:


Jatorrizkoa: Promoziozkoa: EITB

Tarte honetan telesailetik kanpoko bitxikieriak ere gertatu dira. Adibidez, epaileek Arralden egitekoa zen presoen aldeko ekitaldi bat debekatu zutenekoa, Arralde benetako herria zelakoan. Edo bitxikeria gisa, Tuenti euskaratu baino lehen, Goenkalen ikusi ahal izan genuen interfazea euskaraz.

EITB Nahieran-ekin kapitulu guztiak ikusteko aukera izango da. Oraingoz 16. eta 17. denboraldiko bideoak sareratu dituzte. Aurreko denboraldietako bitxikeriak, gaurtik aurrera ETB1ek eskainiko duen Goenkalez blai saioan.

Erantzunak

Unai
2011-07-12 : 00:34

Goenkale hasi zenean Txapas, Puskas eta koadrillakoak zaharrak ziren. Orain introa ikusi dut berriro eta egun ni baino gazteagoak dira. Grrrrrrrrrrrrrr

Erantzun

Sartu