Zurrumurruek Rodolfo Ares kokatzen zuten Espainiako Barne ministerioan, baina ez, ez da Herrizain sailburua izango ministroa, baizik eta Antonio Camacho, orain arteko segurtasuneko estatu idazkaria. 2008an, SBS telebista kate australiarrak estu eta larri hartu zuen Camacho elkarrizketa batean, torturari buruzko galderekin, eta nondik irten ez zekiela, elkarrizketa eten zuen.
Jose Luis Rodriguez Zapaterok jakinarazi du gaur eguerdian Camachoren izendapena. Era berean, Rubalcabak betetzen zuen Gobernuaren bozeramaila lana Jose Blanco ministroak hartuko du bere gain.
Beraz, Espainian tortura zigortu beharrean, saritu egiten dute. Dena dela ez genuke harritu behar, Gatito Lindo ere gustura asko kondekoratu zuten eta.