Sustatu logoa Teknologia albisteak

Laser eta soinu Ikuskizuna, ostegunean Bilboko Alhondigan

Sustatu
2011-07-10 12:07

Ostegunean Edwin van der Heide izango da Bilboko Alhondigan, laser eta soinu bidezko performance-a eskaintzen. Laser proiekzioaren bidez hiru dimentsioko irudiak erlazionatzen ditu musikarekin. Laser bidezko irudi horiek soinuarekin erlazionatuta daude, denbora errealean ordenagailuz sortutako uhinen bitartez.

Audioaren bidez kontrolatzen ditu Edwinek laserrak sortzen dituen irudiak. Youtuben bilatuta, duela lau urte Meaford-en izandako Electric Eclectics jaialdiko bideo hau aurkitu dugu:

Ikuskizunerako sarrera doakoa da, ezagutu nahi duzuenontzat. Ikuskizuna datorren ostegunean (hilak 14) gaueko 10etan, Bilboko Alhondigan. Duela bi urte ere izan zen Edwin Euskal Herrian: Tabakaleran hain zuzen, Tabakalera Soinutan izeneko erakusketan. Orduan egindako elkarrizketa bat dago Youtuben, Tabakelak egindakoa, euskarazko azpitituluekin:

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu