Sustatu logoa Teknologia albisteak

Antton Etxeberria, Freeride estiloko txirrindularia

GAZTEZULO
2011-07-13 10:07

Donibane Lohitzunekoa den arren, azken urteetan askoz denbora gehiago pasatu du Antton Etxeberriak Ibardineko maldetan barrena, nekaezin. Orain dela sei bat urte, 20 zituenean, deskubritu zuen bizikleta gainean libre ibiltzearen plazera: bideak lehenik buruan irudikatu, ondoren eraiki eta azkenik bi gurpilen gainean probatzea. Grabatu dugun bideo honetan hori eta beste asko kontatu digu.

Ibardineko azken bentan bildu gara mahai baten inguruan. Furgoneta zurian heldu da eta, kafearen ostean, furgoneta zurian eraman gaitu basoan prestatuta duten pista oineraino. Pinuz eta iratzez betetako paraje hauetan grabatu zuten Pista prest dago , YouTuben sekulako arrakasta izan duen 9 minutu eta 39 segundoko laburra. Kirol hau maite duten guztiengana iritsi da proiektua, munduko bazter guztietara, "eta orain denek etorri nahi dute Euskal Herrira!". Urtetako lanaren uzta orain jaso dutela kontatu digu Etxeberriak, eta honetan segitzeko gogoa dutela. Berak eta Alexek –Azkaineko lagunak– erakustaldia egin digute elkarrizketa hornituko duten argazkietarako; edonor kikiltzeko modukoa da hauetako salto bat bertatik bertara ikustea, lur hartzen entzutea eta abiadura sentitzea.

Antton Etxeberriarekin izandako elkarrizketa osoa irakurri eta argazki guztiak ikusi nahi badituzu, badakizu segi kioskora edo egin klik!: gaztezulo.com

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu