Teknologia albisteak

Natura biziz: Naturaren bitartez norberaren nortasuna hazteko tailerrak

Erabiltzailearen aurpegia
natura biziz, ekogunea, natura,
2011-07-10 : 11:07

Naturak sentiarazten digun ongizatea ulertzeko, ezagutzeko, sentiarazteko eta areagotzeko tailerrak antolatu ditu Kutxaren Jasangarritasun Sailak PRH Personalidad y Relaciones Humanas eskolako adituekin batera. Egitasmoaren helburua naturaren bitartez norberaren nortasuna haztea da.

Kutxako Ekoguneak sailak Natura Biziz tailerra antolatu du. Egitasmoaren helburua naturaren bitartez norberaren nortasuna haztea da.

Pertsona bakoitzaren izaeraren alderdiak landuko dira natura bera ardatz hartuta. Ikastaroak urri, azaro eta abenduko asteburuetan izango dira Donostia eta Debagoienan . Naturaz gozatu edota norberaren garapena sustatu gura duten adin nagusikoei dago zuzenduta.

Helburua
Natura Biziz tailerraren helburu nagusia naturarekiko sentiberatasuna eta barne-bizitza suspertzea eta indartzea da.

Helburu nagusi hori ardatz hartuta, bigarren mailako beste bi helburu hauek ere baditu:

�Naturarekin kontaktuan egotea zer den ikusaraztea eta
�Naturarekin harremanetan egoteko esperientzia modu bat esperimentatu eta bizitzea

Tailerretan 18 urtetik gorako Kutxako bezeroek har dezakete parte, eta hizkuntzari dagokionez batzuk euskaraz eta beste batzuk elebidunak izango dira:

�Euskaraz diren tailerretarako ulermen maila izatea nahikoa da.
�Tailer Elebidunetan euskaraz eta/edo gazteleraz egingo da, partaide bakoitzaren beharren arabera.
Tailerra larunbatean izango da, goiz eta arratsaldez. 10:00etan hasi eta 19:30etan bukatuko da, eguerdian ordu eta erdiko bazkaltzeko tartea izango delarik. Lehen tailerra ekainaren 11n izan zen, baina beste aukera batzuk ere badaude honako datetan:

�Irailak 24ean
�Urriak 15

Tailerrak Ekogunean izango dira, Donostian. Tailerraren prezioa 35 eurokoa da, eta nork berak ordaindu beharko du bere menuaren kostua (15 Euro).

Izen-emateko epea irekita dago plazak agortu arte.
izenematea@ekogunea.net

Erantzun

Sartu