Teknologia albisteak
1

Zergatik jaten dugu, jaten duguna?

Erabiltzailearen aurpegia
Irati Iciar - UEU
2011-06-06 : 14:06

Azken urteotan elikagai berri asko sortzen ari dira, atzerriko jakiak eta elikadura ohiturak gureganatzen joan gara eta, konturatu gabe, elikagai-enpresen marketing kanpainen menpe ere erortzen gara. Ondorioz, elikadura eta elikagaiei buruzko mito eta sineskeriaz inguratuta gaude.

Bereziki azken urteetan, formulazio-aldaketa, osagai berri edo/eta ekoizpen-teknika berrien erabilera dela medio, elikagai berri asko sortzen ari dira. Hauen inguruko propietateei buruzko informazioak zabaltzen dira baina aspektu hauen inguruan kontsumitzaileek duten ezagupena txikia izanik, ikusmolde okerrak sortu daitezke.

Gainera, elikagai-enpresen marketing-ak paper garrantzitsua du kontsumitzaileen nahiak bideratzeko orduan, baita, kasu askotan, sineskeriak era interesatuan sortzeko ere. Bestalde, ohiko elikaduraren aldeko mezuak zabaldu dira, elikagaien prozesatze industriala eta ohiko produktuak argudio ezberdinen bitartez kontrajarriz.

Honi guztiari elikagaien, teknologien eta dieten inguruan aspaldidanik dauden hainbat mito gehitu behar zaizkio, nahasmenari konplexutasuna ematen diotenak.

Elikadura modernoari buruzko oinarri sendoa jaso nahi baduzu, ondoko ikastaroa zure interesekoa izango da: Elikadura modernoaren mito eta sineskeriak..

  • Eibarren, ekainaren 28 eta 29an.
  • UEUren Udako Ikastaroen barne.
  • Izen ematea irekita.

Erantzunak

izaskun
2011-06-07 : 14:05

Orain gainera eta aste honetan bakarrik matrikula erdi prezioan!

Erantzun

Sartu