Teknologia albisteak
1

Martxan dira UEUko 39. Udako Ikastaroak; MURGILDU!

Erabiltzailearen aurpegia
UEU
2011-06-05 : 10:06

MURGILDU lelopean, gaur aurkeztu dira ofizialki UEUk antolatzen dituen 39.Udako Ikastaroak Iruñean egin den prentsaurrekoan. Urtero legez, 3 tokitan emango dira ikastaroak; Eibar, Baiona eta Iruñean. Ekainaren 27an hasi eta uztailaren 20an amaituko dira.

Gaur izan da Iruñean 39.Udako Ikastaroen aurkezpen ekitaldia. Aurtengo eskaintza 35 ikastaroetakoa izango da; guztiak hainbat jakintza esparrukoak. Hala nola artea eta musika, giza zientziak, ingenieritza eta teknologia, osasun zientziak, zientzia aplikatuak eta gizarte zientziak.

Iazko hainbat ikaslek udako ikastaroetako kalitatea nahiz giro ezin hobea aipatu dute. Horregatik eta nobedade gisa, lankideok bideo bat egin dugu Udako Ikastaroetako giroa azaltzeko. Ikastaroetan aurkitzen den giro alaia eta freskoa ezagutzeko, gure bideo xelebrearekin uzten zaituztegu.

Erantzunak

UEU
2011-06-06 : 13:15

Aste honetan gainera eskaintza berezia! 9 ikastaroetan %50eko deskontua aplikatuko dugu. Ikus hemen informazioa.


Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago