Teknologia albisteak
2

Aitormena kantuaren bertsioak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-06-03 : 13:06

Hertzainak taldearen Aitormena kantua aski ezaguna da euskaldun guztiontzat seguraski; taldeak 1989an Amets prefabrikatuak diskoa atera aurretik prest zeukan kantua, eta segurutik, Hertzainak taldearen kantu ezagunenetakoa.

Goiko bideoa 1991ean zuzenean grabatutako kantua da, baina kantua lehenagokoa da. 1989-1990 inguruan kaleratu zuen Oihuka diskografikak Amets prefabrikatuak diskoa, eta bertan zetorren Aitormena kantua, moldaketa bat sartu ondoren: Bingen Mendizabalek hari instrumentuetarako moldatutako partitura jotzen zuen Gasteizko Jesus Guridi laukoteak. Letrak gaztelaniaz azpititulatuta aurkitu ditugu bertsio horretan:

Kantuari are doinu malenkoniatsu eta gozoago bat eman zioten. Garai horretarako, rockaz gain bestelako eraginak nabari ziren taldearen musikan.

Azken urteotako bertsioak

Elorrioko Lor taldearena da honako hau, Youtuben 65.000 bisita gainditu diguena:

Duela hilabete batzuk We Are Standard taldeak kantua berritu eta beste bertsio hau atera zuen:

Hurrengoa Demode Quartet taldearena da. Umorez betetako musika ikuskizuna egiten du Demode Quartet laukoteak. Antzerki ikuskizuna egiten dute, a capella abestutako bertsioak eginez, baina baita pianoz, gitarraz, biolaz eta kaxoi flamenkoz lagundutakoak ere. Hemen euren bertsioa:

Beste hau berriz Hertzainak taldeko kide izandako Garirena berarena da.

Duela bi urte Pausokak ETBrentzat ekoiztutako Go!azen film eta telesail arrakastatsuan ere bertsio bat egin zuten, honako hau:

Abesbatzatik, dancera

Aitormena kantua elizkizunetan erabiltzera ere iritsi izan dira, instrumentu desberdinekin edo ahoz kantatuta. Honako hau ez da elizkizuna, Crescendo abesbatzak Tolosak egindako kontzertua baino:

Eta bertsioen beste muturrean dago hurrengoa, EuskoDance 3-tik hartutakoa, bertsio dantzagarria:

Bertsio amateurrak Youtuben

Goiko bideoak ezagunak izango dira askorentzat, batzuk akaso aurrekontu handiekin egindakoak, baina egon badaude dexente bideo:

Letra

Abestu nahi duenarentzat, karaoke bertsioa ere aurkitu dugu, eta letrarekin batera ekarri dugu hona:

Ez dira betiko garai onenak

azken finean gizaki hutsak gara

Barearen ostean dator ekaitza

Udaberri berririk ez guretzat

Denborak aurrera etengabian

ta orain ezin eutsi izan giñena

rutinaren morroiak bihurtu gara

laztana lehen baino

lehen aska gaitezan.

Ohartu gabe arrunt bilakatuta

Ohartu gabe heldu gara mugara

Mundua jausi zaigu gainera

maitia lehen baino

lehen aska gaitezan.

Ez dakigu non dagoen hoberena

Bila dezagun beste lekuetan

Bai, zin dagizut ez dizudala

inoiz gezurrik esan eta

zaude zihur ezin izango

zaitudala ahaztu inoiz

aitortzen dut izan zarela

ene bizitzaren onena

baina orain, maitia lehen baino

lehen aska gaitezan.

Erantzunak

Elena
2011-06-03 : 14:20

Ene, Hertzainen kantuak entzuteko gogoa sartu zait halako batean! Baina ez goxo hau, lehenengo diskokoak baizik: Eh txo, Arrautz bat pinu batean, Ta zer ez da berdin, Nola aldatzen diren gauzak... Zenbat buelta eman genion TDK kasette hari!

Gazteek ez dezatela galdetu zer zen TDK kasettea, mesedez:-)

Eneko
2011-06-03 : 18:20

Ni ere, Elena, aipatu dituzun Hernainaken lehen disko horretakoekin geratzen naiz, Aitormena-ren aldean. Kursi samarra iruditu izan zait beti, eta pretentziosoa-edo. Orain, We Are Standard taldearen bertsioa iruditzen zait zoragarria, pop ochentero bikaina.

Erantzun

Sartu