Teknologia albisteak
1

Euskal Herriko eta Espainiako kick boxing selekzioak aurrez aurre larunbatean Basaurin

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-06-02 : 12:06

Bigarren aldiz kick boxing euskal eta espainiar selekzioen artekoa izango da aurten (2008an Oiartzunen egon ziren aurrez aurre). Larunbatean 18.00ean izango da zta, Basauriko kiroldegian.


Promoziozkoa

Kick boxing japoniar jatorria duen kontaktu-kirola da. Boxeoaren borroka eta lehia teknikak uztartzen ditu karatea eta boxeo thailandiarra moduko arte martzialekin. Larunbateko ikuskizunerako sarrera 15 euroan salduko dute.

Duela hiru urte hiruna berdindu zuten Euskal Herriak eta Espainiak Oiartzunen izandako aurrez aurrekoa, eta hortaz errebantxa izango da larunbat honetakoa.

Aurtengoan hauek hartuko dute parte:

Euskal Herria:

  • Mikel Rodriguez
  • Ana Isabel Sordo
  • Aratz Garmendia
  • Javier Sáez
  • Andoni Iglesias

Espainia:

  • Lurdes Nuñez
  • Rafa Valle
  • Guillem Vila
  • Ito Lopez
  • J. Caballero

Erantzunak

mikotea
2011-06-03 : 16:49

A ze ostiak!

Erantzun

Sartu