Sustatu logoa Teknologia albisteak

Veleia: ekainak 4, giza-katea Gasteizen

SOS Iruña-Veleia Plataforma
2011-06-03 18:06

Uztailean beteko da urtea Arabako Foru Aldundiak izendatutako Julio Nuñez arkeologoak indusketak hasi zituela hondeamakina handi bat erabiliz. Leku askotan metro eta erdiraino sakondu zuen, zorua jo arte, eta zabortegira bidali harrapatu zuen guztia.

Analisiak Bai, Suntsipenik Ez

Aurten beste 625.000 euro jaso ditu Nu�ezek suntsipenarekin jarraitzeko. Hori gelditzeko, bihar larunbata, ekainak 4, goizeko 11:30etan, Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan (Virgen Blancan) bilduko gara. Xingola batez Bibat Museoa eta Justizia Jauregia lotuko ditugu, datazioen aldeko eta suntsipenaren aurkako jarrera aldarrikatzen dugun bitartean.

Bitartean, urtebete baino gehiago igaro da Gasteizko Epaitegiak, Lurmenen eskariz, laborategiko analisiak egingo zituela agindu zuenetik. Sinestezina bada ere, epaitegi horrek ez ditu oraindik piezak laborategira bidali.

Animatu eta parte hartu euskararen eta gure ondarearen defentsarako ekimen garrantzitsu honetan!

*SOS Iru�a Veleia Plataforma eta Arabako Iru�a Argitzeko Batzordea*

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu