Teknologia albisteak

Twitter erabiltzaile baten Timelinea ikusteko aukera dago orain

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-05-30 : 13:05

Twitterren orain beste erabiltzaileen timelineak ere ikus daitezke. Lehen norberak bere timelinea edo besteen profileko mezuak ikus zitzazkeen, baina orain Twitterrek aukera ematen dizu beste Twitter erabiltzaileen timelinea ikusteko. Timelinea da Twitter erabiltzaile batek login egiten duenean ikusten duena: berak jarraitzen dituen pertsonen tuitak, alegia.

Twitter erabiltzaile batek X erabiltzaileren tuitak jarraitzen ditu. Jarraitzen dituen horiek following zerrenda batean ageri dira, eta Twitter kontu itxia (babestua) ez baldin badu, zerrenda hori publikoa da.

Orain arte following (erabiltzaileak jarraitzen dituenak) eta followers (erabiltzaile horren jarraitzaileak) zerrendak erakusten zituen Twitterrek, baina orain erabiltzaile jakin baten TL edo TimeLine-a ere erakusten du.

Alegia, ez erabiltzaile batek tuiteatutakoa, baizik eta erabiltzaile horrek ikusten duena, Twitterren sartzen denan.

Noiztik egin daiteke hau? Ez dakigu. Baina gu oraintxe konturatu gara, Josu Azpillagak tuiteatu duenean.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago