Teknologia albisteak

Mossoak gogor saiatu dira Bartzelonako Catalunya plaza husten, baina ez dute lortu

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-05-27 : 17:05

Dozenaka lagun zauritu dituzte Mossoek Bartzelonako Catalunya Plazan kontzentratuta dauden suminduak bertatik kanporatzeko ahaleginetan. Sarean izugarrizko oihartzuna ari da izaten.

Sarrerako irudia Twitter bidez zirkulatzen ari da etengabe, eta argazki hori bezala baita beste batzuk ere. Honako bideo honetan ikusten da nola saiatu diren Mossos d'esquadra Kataluniako poliziak plazan elkartutakoak kolpez bertatik kanporatzen.

Gaur arratsaldean azalpenak emango ditu Felip Puig sailburuak, Vilaweben ikusi dugunez. Guztira 99 zauritu izan direla dio eitb.com-eko albisteak, baina zenbakiak gora egin lezake: duela minutu batzuk 66 zauritu ziren, eta albistea idatzi dutenean 15 besterik ez.

Gaur arratsaldeko 7etarako manifestazioetarako deialdia egin du Benetako Demokrazia Orain mugimenduak, protestak dauden hiri guztietan.

Albistea beste hedabide batzuetan:

Twitter bidez jarraitzeko, euskaraz Umapen #AcampadaBCN, baita katalanieraz esandakoak ere eta hizkuntza filtrorik gabe Twitterren

Erantzun

Sartu