Teknologia albisteak

Maiatzaren 22ko boto baliogabe xelebre batzuk

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-06-02 : 11:06

Baliogabetutako bozken artean bitxikeriak agertzen dira hutesontziak ireki eta papeletak zenbatzean. Aurreko hauteskundeetan bozka baliogabe gehienek bazuten jabea: legez kanporatutako ezker abertzalea. Oraingo hauek protesta boto desberdinak dira, seguraski denek ez helburu berarekin, baina sistemari aurre eginez euren mezua hautesontzian uzteko erabakia hartu duten horietako batzuk ekarri ditugu hona.

Goiko hori Bilboko Udal hauteskundeetako papera da, Txema Oleaga alderdi sozialistako hautagaiarena hain zuzen, eta Twitterren zirkulatu du. Boligrafoz, gainetik, #mairenapresidenta jarri dio norbaitek. Euskaraz ez dugu aurkitu halako mezurik Twitterren, baina bilaketa orokorra eginda gaztelaniaz badaude mezuak. Tartean, Carmen de Mairena travesti katalan ezagunaren Twitter kontua (edo bere izenean sortutakoa) ere bai, eta berak ere erabili du hashtag hori.

Horrekin batera kolekzio bat aurkitu dugu Espainiako beste zenbait boto baliogabetuz osatua, baina Hego Euskal Herrian ere egon dira halako gehiago. Goienan adibidez ikusi ditugu ondoko hauek:


Jatorrizkoa: Creative Commons Aitortu Partekatu Ez merkataritzarako © cc-by-sa-nc baimenarekin: Goiena.net


Jatorrizkoa: Creative Commons Aitortu Partekatu Ez merkataritzarako © cc-by-sa-nc baimenarekin: Goiena.net

Erantzun

Sartu