Mondragon Unibertsitateak Hezkuntza Testuinguru Multikultural eta Eleanitzetan Master ofiziala, Ekomu, antolatu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Eskoriatzan, 2011-2012 ikasturterako. Izena emateko epea zabalik dago, uztailaren 1a arte.
Masterrak hezkuntza eremuko erakunde eta pertsonen desafioei erantzun nahi die, eleaniztasunaren eta kulturartekotasunaren eremuan, bi ibilbiderekin: batetik, ibilbide profesionala, eta, bestetik, ikerketa-ibilbidea (doktoretzarako bidea ematen duena).
Master honek prestatu nahi ditu profesionalak, gai izan daitezen kudeatzeko hezkuntza esparru asko, aurrez ikusteko ikasleen hezkuntza premiak, antzemateko ikerkuntza arazoak eta egokitzeko gizarte aldakorrean.
Master hau prestatu da bereziki espezialista izan nahi dutenentzat eleaniztasunean eta kulturartekotasunean, irakatsi nahi dutenentzat hezkuntza arautuan eta ez arautuan, prestatzaileak prestatu nahi dituztenentzat, gai didaktikoak diseinatzen dituztenentzat edota gai hauetan sakondu nahi dutenenetzat (gurasoak, elkarteak...).
Masterra %100 online irakatsiko da, Mudle plataformaren bidez. Sarean eta taldean, nahi den unean. Arazoen ebazpenean eta kasu azterketan oinarritua, praktikak eta proiektu baten garapena dira ardatz. Masterra urte batean, bi urtean edota hirutan egin daiteke. Materia solteak ere egin daitezke.
Mondragon Unibertsitateak goi mailako irakasle talde bat prestatu du master hau emateko. Tartean, hortxe arituko dira Elizabeth Coelho, Ignasi Vila, Matilde Sainz, Amelia Barquin eta Aitor Zuberogoitia, besteak beste.
Nahi duenak informazio xeheagoa masterraren inguruan, webgunera jo dezake. Bestela, ondorengo helbide elektronikora idatzi dezake: idazkaritza_akademikoa@mondragon.edu
Erantzun
Sartu