Hauteskundeetako sorpresetako bat, Bilduk Donostian irabazi izana. Eta ondorioz zalantza, ea Odon Elorza 20 urteko alkate sozialistak jarraituko ote duen. Momentuz, ematen du Facebook bidez jarraituko duela politika egiten:
Bitxia da, bai, Facebook bidez, eta ez beste inon, ari dela Odon Elorza Bildu-ren alkatetza posiblearen bere kanpainarekin. Han utzitako mezuetan (Blackberry bitartez, normalean, eta azenturik gabe), adierazi du azkenengo hau ere: Bilduko alkategaiaren asmoa, Abiadura Handiko Trenaren geltokiaren planak geraraztea, ez dela demokratikoa.
Me parecen graves las intenciones de Bildu de parar, retrasar y tensionar proyectos decisivos para la ciudad. Decir que van a parar la entrada del AVE en San Sebastian, tras la historia de atentados que arrastra el AVE y la Y vasca me parece provocador y demostrativo de un modelo de ciudad y de comportamiento politico nada democratico y perjudicial para el desarrollo de la economia local.
Nola ETAren atentatuak jasan dituen azpiegitura horrek, proiektuaren alde egotea derrigorra da nonbait, ez dago beste aukera demokratikorik.
Ondo Elorzak emandako hitza, zerrenda bozkatuena errespetatuko zuela, jan egin duela ere Facebook-en iragarri zuen asteartean. Kontua ondo deskribatu du Joxe Aranzabalek deskribatu du (beste batzuek bezala), bere blogean, Faroan. Haren lizentziari (CC-by-sa) kasu eginda, hona ekarri dugu:
Donostiako alkate hogei urtez izanda, eta sinistuta berriro irabaziko zituela joan den igandeko hauteskundeak beste askok ere horixe uste genuen, Odon Elorza eskuzabal agertu zen donostiarren artean. Halaxe idatzi zuen bere blogean, fair play dotoreaz:
Jatorrizkoa: Creative Commons Aitortu © cc-by: Joxe Aranzabal, Faroa
****
Facebook-eko mezu horietan, dena den, bera alkate ez dela izango ere iradoki zuen atzo.
Vale pero te parece responsable aceptar sin mas y con un calculo de castigo electoral a Bildu que la ciudad pierda 4 años ? Y te lo digo sin ningun interes personal y oculto tras el razonamiento. Porque desde el domingo no aspiro ni pretendo ser de nuevo Alcalde. He perdido y ya he hecho por la ciudad todo lo que podia y debia con la ayuda inestimable de un cuerpo tecnico y politico fantastico
Zer izango da hau? Elorzaren erreakzioei adi egoteko, adi Facebooki.
Donostiako Udalaren osaketa berria:
Odon Elorzak egindako proposamenari eutsi dio baten batek, eta 17 jarraitzaile lortu ditu. Lander Arbelaitzi ikusi diogu Twitterren. Maiuskulaz eta gaztelania hutsez sortu dute orrialdea:
NO QUIERO EN MI AYUNTAMIENTO A LXS BILDUS !!! NO ME CALLO
Odon Elorzak Facebook bidezko aktibismoa egiteko gonbitea egin zuen ostegunean, eta Game Over Odon ekitaldia sortu Zubidonekoek. Zubidon izenak esan nahi du "Zubieta-Donostia" eta Gipuzkoa Zero Zabor elkartearen baitan daude hondakinen murrizketaren alde.
Facebook bidez iritsi zaigu gonbidapena Zubidonekoekoek antolatutako ekitaldira, eta Twitterretik ere abisatu digute.
Zera dio ekitaldiak:
3.000 pertsona lortzen baditugu hitzordu honetara joatea ekainak 4 baino lehen, JAIALDI ERRALDOIA egingo dugu, Odon eta bere kamarillak Udalean jarrai ez dezaten.Zubietako erraustegia eraiki ez dadin eta DONOSTIA ZERO ZABOR hiria izan dadin!
Momentuz 1.500 pertsonatik gora elkartu dira Facebooken, Los Los Bildus egotearen aurka daudenak baino gutxiago, antza. Facebookeko ekitaldiari Game Over Odon jarri diote izena.
Odon Elorzak atzo adierazi zuen publikoki Alkatetza utzi bakarrik ez, zinegotzi izateari ere utziko diola. Odon Elorzak eta beste bi zinegotzik kargua utzita, PSEk Ernesto Gasco sailburuordea aurkeztuko du Donostiako Alkatetzarako. Ondorengo hitzarmenetan ikustear dago PP eta EAJk zer egiten duten, PSEren proposamenaren aurrean.
Erantzuna jada martxan da...
http://www.facebook.com/event.php?eid=131992036878315