Teknologia albisteak

Hauteskunde emaitzak ikuskatzeko, Google Charts ariketa erraza

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-05-23 : 13:05

Atzoko udal eta foru hauteskundeetako emaitzak ikuskatzeko, taulatxo batzuk marraztu ditugu Google Charts erabiliz, zehazki tarteko tresna lagungarri eta erraz batekin: Chart Maker. Adibidez, akaso gora-behera gehien emango duen gazta, Gipuzkoako Batzar Nagusiena, ahaldun nagusia aukeratu beharko duena:

Hiru Batzar Nagusietako, Nafarroako Parlamentuko eta Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako gaztak sortu ditugu. Neurriak ere erabaki daitezke Chart Maker erabiliz, eta egin dugun lehen taula estuago jarri dugu... Tira, ez da Nafarroako Parlamentua gutxiesteko, horrela irten zaigu eta kito.

Nafarroako Parlamentua

  • UPN 19,
  • PSN 9,
  • Nabai 8,
  • Bildu 7,
  • PP 4,
  • Izq 3,

Iruñeko Udala

  • UPN 11,
  • Nabai 7,
  • PSN 3,
  • Bildu 3,
  • PP 3,

Bizkaiko Batzar Nagusiak

  • EAJ 22
  • Bildu 12,
  • PSE 9,
  • PP 8,

Bilboko Udala

  • EAJ 15,
  • PP 6,
  • Bildu 4,
  • PSE 4,

Arabako Batzar Nagusiak

  • PP 16,
  • EAJ 14,
  • Bildu 11,
  • PSE 8,
  • EB 2,

Gasteizko Udala

  • PP 9,
  • EAJ 6,
  • PSE 6,
  • Bildu 6,

Gipuzkoako Batzar Nagusiak

  • Bildu 22,
  • EAJ 14,
  • PSE 10,
  • PP 4,
  • Aralar 1,

Donostiako Udala

  • Bildu 8,
  • PSE 7,
  • PP 6,
  • EAJ 6,

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago