Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuak Euskomediarekin duen hitzarmenaren bitartez, 2010. urtean Gipuzkoako hainbat Udalen argazki bildumak digitalizatu eta katalogatzeko lanak egin genituen. Hala nola, Beasain , Hondarribia , Oñati , Urnieta , Zaldibia eta Zestoako Udalen argazki funtsak GureGipuzkoan herritarren esku jarri ziren.
Aurten ere bi erakundeok egitasmo berberarekin aurrera egin nahi dugu ta interesa izan dezaketen Gipuzkoako Udalei dei egiten dizuegu: Zuen herrian argazki bildumik ba al duzue? Digitalizatu eta katalogatzearekin batera, zuen herritarren esku Creative Commons lizentzia libreekin eskuragarri jarri nahi al dituzue?
Ba kaso egigozue "derrepente" Koldo Mitxelena Kulturuneko bulegoetara ta elkarren berri izango dugu. Telefonoa: 943 112 760 begin_of_the_skype_highlighting 943 112 760 end_of_the_skype_highlighting Faxa: 943 112 765 Email: gipuzkoakultura abildua guregipuzkoa.net
Ekimenaren argibide zehatzagoak izateko, honako .pdf dokumentuan kontsultatu ditzazkezue.
Erantzun
Sartu