Teknologia albisteak

Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologiako Masterra 2011-2012

Erabiltzailearen aurpegia
Iñaki Camino
2011-05-22 : 10:05

Euskal Herriko Unibertsitateak Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologiako Master ofiziala antolatu du Gasteizko Letren Fakultatean 2011-2012 ikasturterako; izenemateko epea zabalik da.

  • Aurkezpena

Master hau eskuraturik ikasleak doktoretza-tesia egiteko aukera du.

Masterrak bost adar edo lan arlo eskaintzen ditu etorkizunean ikerketan trebatzeko:

• Euskal hizkuntzalaritza diakronikoa eta filologia • Euskal gramatika edo hizkuntzalaritza sinkronikoa • Euskal dialektologia • Euskal hizkuntzalaritza aplikatua • Euskal literatura

Lan arlo bakoitzeko, bi ikastaro funtsezko (4’5 kreditukoa bakoitza), ikastaro aitzinatu bat (3 kreditu) eta mintegi berezitu bat (3 kreditu) eskaintzen dira. Ikasleak bost hauetarik hiru adar edo lan arlo hautatuko ditu eta eskuratuko duen “Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia”-ko master tituluan, hiru adar hauetarik biren izena agertuko da ikaslearen berezitasun gisa.

Ikerketa master honetan 60 kreditu eskuratu beharko ditu ikasleak: 45 eskoletan eta 15 ikerlan bat den master tesiaren bidez.

Masterreko irakasleen artean Euskal Herriko Unibertsitateko lagun ugari daude, baina badira Iruñeko, Deustuko, Pabeko, Bordeleko, Frantziako CNRSko, Genevako, Madrileko, Zaragozako, Lyongo eta beste hainbat unibertsitatetako irakasleak ere.

Eskolak Gasteizko Letren Fakultatean izaten dira, urritik abendua bitarte eta otsailetik martxoa bitarte goiz eta arratsaldeetan. Bi urtean eginez gero, goizean ala arratsaldean baizik ez.

  • Helburuak

Egitarauaren xedea Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologiako ikertzaile profesionalak trebatzea da. Masterra egiten duten ikasleak, doktoretza-tesi bat egin ahal izateko edo euskal gaietan kalitatezko beste zernahi ikerlan egiteko beharrezko diren gaitasunaz, trebakuntzaz eta ereduez jabetu daitezela bilatzen da masterrean. Ikaslearen prestakuntza zientifiko eta teknikoan sakontzea da helburua, ikerlan esperimentalak ontzeko gaitasuna eta metodoak garatzea, horretarako guztirako baliagarri diren alderdietan prestakuntza hobetzea. Jakintzagai sail honetan egun dagoen literatura zientifiko hoberena eskuratuko dio masterrak ikasleari; berebat, ikerlan linguistiko-filologiko enpiriko bati ekiteko behar diren bitartekoak eskainiko dizkio. Euskararen ikerketari edo euskalaritzaren adarrei litezkeen ikuspegi guztietarik ekin nahi dieten ikertzaileen trebakuntza da masterraren helburua, bertako ikasleek gorentasuneko maila zientifikoa lortzea.

  • Metodologia

Ikastaroan gaindi, eskola teorikoak, ariketa praktikoak, ikerketa saio ttikiak, testuen irakurketa eta azterketak, ahozko aurkezpenak, iritzi trukaketak, taldean egindako azterketak... baliatuko dira.

  • Ebaluatzeko prozedurak

Proposatu diren ikasketa ekintzen arabera, honela ebaluatuko da: a) eman diren ikasgaien eta irakurri diren ikerketa artikuluen gaineko idatzizko azterketak, etxean eginik; eskoletan edo tutoretzetan zuzenduko dira; helburua, ikasleari ezagutzak eskaintzea eta ikerketa prozedurak irakastea da; b) irakaslearekiko elkar hizketak eginen dira, erdietsi diren ezagutzak eta trebetasunak baloratzeko eta hauek ahoz transmititzeko gaitasuna ezagutzeko; c) eskoletako iritzi trukaketetan parte hartzea ere aintzat hartuko da.

Ikastaroa hasi baino lehen ikasleari ebaluazio hauen berri xeheki emanen zaio eta egutegi zehaztu bat ere edukiko du bere gobernurako.

  • Egitura

IKASGAIAK

Gramatikaren oinarriak (I) 4.5 kr. urritik abendura bitarte Gasteizko Letren Fakultatean

Gramatikaren oinarriak (II) 4.5 kr. urritik abendura bitarte Gasteizko Letren Fakultatean

Hizkuntzalaritza diakronikoa eta euskal filologiaren oinarriak (I) 4.5 kr. urritik abendura bitarte Gasteizko Letren Fakultatean

Hizkuntzalaritza diakronikoa eta euskal filologiaren oinarriak (II) 4.5 kr. urritik abendura bitarte Gasteizko Letren Fakultatean

Dialektologiaren oinarriak (I) 4.5 kr. urritik abendura bitarte Gasteizko Letren Fakultatean

Dialektologiaren oinarriak (II) 4.5 kr. urritik abendura bitarte Gasteizko Letren Fakultatean

Hizkuntzalaritza aplikatuaren oinarriak (I) 4.5 kr. urritik abendura bitarte Gasteizko Letren Fakultatean

Hizkuntzalaritza aplikatuaren oinarriak (II) 4.5 kr. urritik abendura bitarte Gasteizko Letren Fakultatean

Euskal literaturaren oinarriak (I) 4.5 kr. urritik abendura bitarte Gasteizko Letren Fakultatean

Euskal literaturaren oinarriak (II) 4.5 kr. urritik abendura bitarte Gasteizko Letren Fakultatean

Gramatikari buruzko ikastaro aitzinatua 3 kr. otsailetik martxoa bitarte Gasteizko Letren Fakultatean

Hizkuntzalaritza diakronikoa eta euskal filologiari buruzko ikastaro aitzinatua 3 kr. otsailetik martxoa bitarte Gasteizko Letren Fakultatean

Dialektologiari buruzko ikastaro aitzinatua otsailetik martxoa bitarte Gasteizko Letren Fakultatean

Hizkuntzalaritza aplikatuari buruzko ikastaro aitzinatua 3 kr. otsailetik martxoa bitarte Gasteizko Letren Fakultatean Euskal Literaturari buruzko ikastaro aitzinatua 3kr. otsailetik martxoa bitarte Gasteizko Letren Fakultatean

Gramatikako mintegi berezitua (I) 3 kr. otsailetik martxoa bitarte Gasteizko Letren Fakultatean

Hizkuntzalaritza diakronikoko eta hizkuntzaren historiako mintegi berezitua (I) 3 kr. otsailetik martxoa bitarte Gasteizko Letren Fakultatean

Dialektologiako mintegi berezitua (I) 3 kr. otsailetik martxoa bitarte Gasteizko Letren Fakultatean Hizkuntzalaritza aplikatuko mintegi berezitua (I) 3 kr. otsailetik martxoa bitarte Gasteizko Letren Fakultatean

Euskal literaturako mintegi berezitua (I) 3 kr. otsailetik martxoa bitarte Gasteizko Letren Fakultatean

MASTER BUKAERAKO EGITASMOA ETA LANA

Master bukaerako egitasmoa eta lana 15 kr. 2012ko iraila Irakasle zuzentzailearen bulegoan

  • Informazio orokorra

• Irakasteko lekua EHUn: Gasteizen, Letren Fakultatean • Irakasteko hizkuntza: euskara • Aurreko bi ikasturteetan matrikulatutako ikasleak: 18

  • Harremanetan jartzeko:

• Arduradun akademikoa: Iñaki Camino, inyaki.camino@ehu.es; 945/013644 • Arduradun administratiboa: Guillermo Ibeas, guillermo.ibeas@ehu.es; 945/013410

• Irakasleak

IRAKASLEA JATORRIA

Aldai Garai, Gontzal EHU Aldekoa Beitia, Iñaki EHU Artiagoitia Beaskoetxea, Xabier EHU Aurrekoetxea Olabarri, Gotzon EHU Bilbao Telletxea, Gidor EHU Camino Lertxundi, Iñaki EHU Elordieta Altzibar, Arantzazu EHU Erdozia Uriarte, Kepa EHU Etxebarria Arostegi, Maitena EHU Gaminde Terraza, Iñaki EHU Gómez López, Ricardo EHU Irurtzun Sviaguincheva, Aritz EHU Kortazar Uriarte, Jon EHU Lakarra Andrinua, Joseba Andoni EHU Larringan Aranzabal, Luis Mari EHU Olaziregi Alustiza, Mari Jose EHU Otaegi Imaz, Lourdes EHU Santesteban, Mikel EHU Uribe-Etxebarria Goti, Myriam EHU Zawiszewski, Adam EHU Zuazo Zelaieta, Koldo EHU

Irakasle masterrari atxikiak JATORRIA

Elordieta Altzibar, Gorka EHU Ezeizabarrena Segurola, Mari Jose EHU Fernández Fernández, Beatriz EHU Idiazabal Gorrotxategi, Itziar EHU Laka Mugertza, Itziar EHU Oñederra Olaizola, Miren Lourdes EHU Ormaetxea Latsaga, Txipi EHU Ormazabal Zamakona, Javier EHU Ruiz Arzalluz, Iñigo EHU Sarasola Errazkin, Ibon EHU Urgell Lázaro, Blanca EHU

IRAKASLE BISITARIAK 2011-12 JATORRIA

Estibalitz Amorrortu Deustuko Unibertsitatea Jon Casenave Bordeleko Unibertsitatea José Manuel Lucía Megías Universidad Complutense (Madril) Ane Ortega Deustuko Unibertsitatea

IRAKASLE BISITARI OHIAK JATORRIA

Apalategi Idirin, Ur Pabeko eta Aturri Herrialdeko Unibertsitatea Arkotxa-Scarcia, Aurelia Bordeleko Unibertsitatea Creissels, Denis Lyongo Unibertsitatea Dolz-Mestre, Joaquim Genevako Unibertsitatea Etxepare Igiñitz, Ricardo CNRS / Iker (Baiona) Hualde, José Ignacio Illinoisko Unibertsitatea Ibarra Murillo, Orreaga Nafarroako Unibertsitate Publikoa Ibarretxe Antuñano, Iraide Zaragozako Unibertsitatea Iñigo Ariztegi, Andres Euskaltzaindia Moreno Cabrera, Juan Carlos Madrileko Unibertsitate Autonomoa Pozuelo Yvancos, José María Murtziako Unibertsitatea Salaberri Zaratiegi, Patxi Nafarroako Unibertsitate Publikoa Schneuwly, Bernard Genevako Unibertsitatea Videgain Castet, Xarles Pabeko eta Aturri Herrialdeko Unibertsitatea Vila Mendiburu, Ignasi Gironako Unibertsitatea

*Ikerketa ildoak

a) Euskararen gramatika eta tipologia alderdi fonikoan (gertakari suprasegmentalak barne), alderdi morfosintaktikoan eta semantikoan, gramatika unibertsalaren hatsarre eta parametroak aintzat harturik b) Euskalki geografikoak, hala euskalki zaharrak nola egungoak; hizkuntza-geografiaren alderdi teoriko-metodologikoak; baldintza soziolinguistikoak eta hiztunen aldaera diastratikoak c) Hizkuntzen aurrehistoria eta historiarekin lotura duten hatsarre teorikoak; hizkuntzen iragana berreraikitzeko teknikak; alderdi filologikoa, testukritika barne d) Euskal literatura zaharra; egungo euskal literatura egungo mundu literarioaren baitan; idazleak eta garaiak; literatura-kritikaren eredu estandarrak; literatura konparatua eta beste herrialde batzuetako literatura-korronteak e) Hizkuntzalaritza aplikatua: pragmatika, diskurtsoaren azterketa, hizkuntzaren didaktika, hizkuntza-ukipena, soziolinguistika, psikolinguistika, neurolinguistika

  • Master tesiaren tutoretzak

Master tesia zuzentzen duen irakaslearen bulegoan izanen dira, haren ohiko tutoretza orduetan edo bestela, masterreko ikaslearekin berariaz hitzartutako egun eta orduan

  • Sailak

Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak (nagusiki) Ikasketa klasikoak (laguntzaile) Hizkuntzaren eta Literaturaren didaktika (laguntzaile)

  • Masterrera sartzeko baldintzak

• Euskal Ikasketen lizentziatura • Edozein Filologiaren lizentziatura • Hizkuntzalaritzaren lizentziatura • Literaturaren Teoria eta Literatura Konparatuaren lizentziatura • Itzulpengintza eta Interpretazioaren lizentziatura • Filosofiaren lizentziatura • Geografiaren lizentziatura • Historiaren lizentziatura • Arte Ederren lizentziatura • Artearen Historiaren lizentziatura • Gizarte eta Kultur Antropologiaren lizentziatura

  • Masterraren egutegia

Lehen lauhilabetea

  1. astetan 3 orduko saioak urritik abendua bitarte

Goizetan funtsezkoa I (10’30-1’30) eta arratsaldeeetan funtsezkoa II (4’30-7’30)

Bigarren lauhilabetea

  1. astetan 3 orduko saioak otsailetik martxoa bitarte: 4 + 3 aste
  • Master osoaren prezioa: 1.300 € inguru

Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologiako Masterra 2011/2012

Euskal Herriko Unibertsitatea / Gasteizko Letren Fakultatea

Funtsezko ikastaroak (4’5 kreditu)

Gramatikako funtsezko ikastaroa (I): Arantzazu Elordieta Gramatikako funtsezko ikastaroa (II): Aritz Irurtzun Diakronia eta filologiako funtsezko ikastaroa (I): Joseba A. Lakarra Diakroniako eta filologiako funtsezko ikastaroa (II): Ricardo Gómez Hizkuntzalaritza aplikatuko funtsezko ikastaroa (I): Maitena Etxebarria Hizkuntzalaritza aplikatuko funtsezko ikastaroa (II): Gontzal Aldai, Estibalitz Amorrortu, Ane Ortega Dialektologiako funtsezko ikastaroa (I): Iñaki Camino Dialektologiako funtsezko ikastaroa (II): Koldo Zuazo Literaturako funtsezko ikastaroa (I): Gidor Bilbao (3) & Iñaki Aldekoa (1’5) Literaturako funtsezko ikastaroa (II): Iñaki Aldekoa (1’5) & Marijo Olaziregi (1’5) & Lourdes Otaegi (1’5)

Ikastaro aitzinatuak (3 kreditu)

Gramatikako ikastaro aitzinatua: Myriam Uribe-Etxebarria Diakronia eta filologiako ikastaro aitzinatua: Carlos García Castillero & Joseba A. Lakarra Hizkuntzalaritza aplikatuko ikastaro aitzinatua: Luis Mari Larringan Dialektologiako ikastaro aitzinatua: Gotzon Aurrekoetxea Literaturako ikastaro aitzinatua: Jon Kortazar

Mintegiak (3 kreditu)

Gramatikako mintegia: Xabier Artiagoitia Diakronia eta filologiako mintegia: José Manuel Lucía Megías Hizkuntzalaritza aplikatuko mintegia: Kepa Erdozia, Mikel Santesteban, Adam Zawiszewski Dialektologiako mintegia: Iñaki Gaminde Literaturako mintegia: Jon Casenave

Ezaugarriak: 60 kredituko ikerketa masterra, doktoretza egiteko aukera ematen duena

Kredituak: 60tik 45 irakaskuntzakoak dira (300 ordu) eta 15 ikerketakoak, master tesi delakoaren bidez

Eskolak: goizetan (10’30-1’30) eta arratsaldeetan (4’30-7’30); ikasle arruntek urtebetean egiteko eran, lehen lauhilabetekoan hiru egunez goiz eta arratsalde etorriz eta bigarren lauhilabetekoan bi egunez goiz eta arratsalde etorriz / lanean ari diren ikasleek bi urtean egin dezakete, urte bakoitzean kredituen erdia eginez

Egutegia: 2011ko urritik abendua arte, eta 2012ko otsailetik martxoa arte (Letren Fakultatea)

Aurrematrikulazioa: 2011ko maiatzaren 29 arte

Argibide akademikoak: Iñaki Camino, 2.80 bulegoa, 945/013644, inyaki.camino@ehu.es

Argibide administratiboak: Guille Ibeas (Letren Fakultateko idazkaritza), 945/013410, guillermo.ibeas@ehu.es

Erantzun

Sartu